2016an ere ez dio hutsik egingo motozale eta autozaleentzat hain berezia den hitzorduari Txomin Arana moto gidari ereñarrak. Dakar «bikaina» egin zuen 2015eko urtarrilean, eta azkenean, sailkapen orokorreko 16. postua bereganatzea lortu zuen. Postu ...
2016an ere ez dio hutsik egingo motozale eta autozaleentzat hain berezia den hitzorduari Txomin Arana moto gidari ereñarrak. Dakar «bikaina» egin zuen 2015eko urtarrilean, eta azkenean, sailkapen orokorreko 16. postua bereganatzea lortu zuen. Postu hori hobetzea zaila izango dela jakin badakien arren, hori lortzeko ahaleginak, behintzat, egingo dituela azaldu zuen Gernika-Lumoko Eroski supermerkatuan egindako aurkezpenean argazkietan. Hala, urtarrilaren 3tik 16ra bitartean, Bolivia eta Argentina arteko ibilbidea egiteko erabiliko duen moto berria aurkeztu zuen egun horretan, jendartean, eta, horrez gain, babesleen aldetik jasotako laguntza eskertzeko ere aprobetxatu zuen. Motoa oraindik askorik probatu ez duela aitortu arren, «itxura ona» duela dio. Halaber, zapatuan Kortezubin egingo duten Dakar Festara gonbidatu zituen herritarrak.