19:00etatik aurrera elkartuko dira udaletxeko batzar aretoan.
Arkupe taberna errentan emateko baldintzen plegua aztertu, eta egindako edo egiteko dauden obren inguruan ariko dira. Horrez gain, bertaratutakoen proposamenak ere aztertuko dituzte bileran.
Udaletik herritarrei gonbidapena luzatu diete, eta haien ekarpenak eskertzen dituztela esan dute: “Herritar guztioi luzatzen zaizue gonbitea batzarrera hurbiltzeko, zion ekarpenak eskertzen ditugu”.