2016-06-01

Lekeitio akuareletan, Barandiaran aretoan

Lekeitio ura eta kolorea izenpean, Juan Isasiren akuarelak egongo dira ikusgai Barandiaran aretoan gaur [azaroak 10] hasi eta azaroaren 22ra arte. Aste bitartean Turismo Bulegoko ordutegian egongo da Deuston jaiotako artistaren lana miresteko aukera. Barikuetan berriz, 19:00etatik 21:00etara eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.

Juan Isasi artistaren akuarela baten irudia.

Juan Isasi artistaren akuarela baten irudia.

Akuarela teknika erabilita, Lekeitio, Bilbo, Getxo eta Bilboko itsasadarra margotu ditu besteak beste Isasik. Oraingoan, baina, Lekeitioko ikuspegi ezberdinak jarriko ditu ikusgai, portuko belaontziak eta Isuntza hondartza esate baterako.

“Ikusten dudana margozten dut eta argi ezberdinek gai bera eraldatzeko eta mila zertzelada eta irudi ezberdin emateko duen ahalmena bilatzen dut beti, margolariaren begiradaz”, dio Isasik. Akuarela oso bitarteko zaila dela esan du, baina magia  berezia daukala.

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*


*