88 korrikalarik parte hartu zuten zapatuan Mutrikuko 13. Herri Krosean. Horien artean, Elorriko Aitor Mimenza eta Eibarko Ane Ziaran izan ziren garaileak. Mimenzak 32 minutu eta 15 sengudotan egin zuen 10 kilometroko ibilbidea; Ziaranek 45 minutu eta 19 sengundo behar izan zituen. Kros Txikian 102 umek parte hartu zuten.
Emakumezkoen podiuma (Xipri Zabala, eskuman). Argazkia: Alberto Gorritiberea
Gizonezkoetan Ekaitz Kortazar (33:00) durangarra eta Xabier Urzelai (34:43) oƱatiarra izan ziren bigarren eta hirugarren postuak eskuratu zituztenak.
Gizonezkoen podiuma. Argazkia: Alberto Gorritiberea
Emakumezkoetan, ostera, Pilar Arriola (45:34) elgoibartarrak eta Xipri Zabalak (48:27) lortu zituzten postu horiek, hurrenez hurren. Zabala, gainera, podiumean sartzeaz gain, helmugara ailegatu zen lehenengo emakume mutrikuarra ere izan zen. Beraz, garaikur hori ere berak eskuratu zuen. Gizonezkoetan, aldiz, Kosme Arrieta izan zen helmugara ailegatu zen lehenengo herritarra (37:25).
Gizonezkoak, XIII. Herri Krosean, irteera gunean. Argazkia: Alberto Gorritiberea
Beste alde batetik, Kros Txikia ere giro onean egin zen.