Barikuan eta zapatuan lehiatu zuten Rally Race Madrid 2015 lasterketa, Espainiako txapelketako azken proba.
Gorka Antxustegi pilotu markina-xemeindarrak eta Alberto Iglesias kopilotuak bosgarren postua eskuratu dute. Gainera, Bi Gurpil Higiarazleen kategorian beraiek izan dira irabazleak.
Gorka Antxustegi markina-xemeindarra.
Madrilgo lehian parte hartu dute Zihara Esteban pilotu gernikarrak eta Txus Jaio markina-xemeindarrak ere. Azken horrek proba utzi behar izan zuen autoaren matxura mekaniko baten ondorioz.
Estebanek, berriz, 32. amaitu zuen. Urtebete lasterketetatik kanpo egon ostean, asko gozatu du gernikarrak, eta pozik da. Barikuan balazta-likidoa galtzen hasi eta freno barik geratu zen, baina zapatuan arazo barik lehiatu zen.