Joseba Plazak zuzenduko du aurrerantzean Aurrerako nagusien taldea
Aurrerako zuzendaritza batzordeak Joseba Plaza entrenatzaileagaz akordio batetara ailegatu dela jakitera eman du. Talde ondarrutarrak nabarmendu duenez, 32 urte markina-xemeindarrak gidatuko du aurrerantzean nagusien taldea, Xepe Gallastegi kargu kendu ostean. “Plazak entrenatzaile titulua du, eta esperientzia handia du kategoria txikietan”, adierazi dute Aurrerako ordezkariek.
Plaza gaur [azaroak 16] hasi da lanean hirugarren mailako taldeagaz, eta Mikel Etxaburu Pixkigaz batera elkarlanean, taldea hirugarren mailan mantentzen saiatuko da. “Aurretik denboraldi gogorra baldin badugu ere, gure helburu nagusia mailari eustea da”, adierazi du klub gorri-urdinak.