Ugaitz Mugertzak Galdona kanpinak eta Ezkutur iturgintzak ematen duten txapela eskuratu du. Iaz
Jon Andoni Basurko Anxarbak ehizatu zuen lehen oilagorra. Eta iaz, gainera, estreinako irabazi zuen txapela kaletar batek. Izan ere, azken urteetan, txapela Olatz auzoko Mugerzatarrek lortu izan dute. Horrela ba, aurten ere, Mugertzatarrek lorpena berreskuratu dute.
Mugertza, erdian, oilagorragaz. Argazkia: Galdona
Duela lau urte hasi ziren Mutrikun ehizatzen zen lehenengo oilagorra ehizatzen zuenari txapela ematen, “beste herri askotan ere txapela ematen dutela ikusita”. Txapela lortzeko, baina, baldintza batzuk bete behar izaten dituzte ehiztariek: Mutrikun erroldatuta egotea, federatuta egotea eta oilagorra Mutrikuko lurretan ehizatzea. Ehizatutako oilagorra eskuetan zuela, Mugertzak Kaltzakorta eta Ezkurdi iturgintzako Rikardo Juaristiren eskutik jaso zuen txapela.