Berriatuko 29. Desanexio Txapelketak baditu garaileak:
Aimar Aldazabal eta Jon Arriola (elite maila),
Unax eta Jon (gazteen maila),
Gotzon eta Mandiola (22 urtez azpikoetan) eta
Roke eta Del Rio (seniorretan). Orokorrean, zestalariek maila ona erakutsi dute. Dena dela, Roberto Lekue Berriatuko zesta-punta eskolako arduradunak jakitera eman duenez, 22 urtez azpikoen partida ez da oso ona izan. “Seniorrek ere ez dute egun oso ona eduki. Seniorretan jokatu duten lau zestalariak munduko kopara doaz eta maila ona dute, baina gaur ez dute egunik onena eduki”.
Desanexio Txapelketako txapeldun, azpitxapeldun, antolatzaile eta udal ordezkariak.
Elite mailako partida izan da azkena. Arriola eta Aldazabal atzetik hasi badira ere, publikoaren animoak tarteko, aurrea hartu diete Barandika eta Lekerikari. Azkenean, 26-30 emaitzagaz amaitu da partida. Herritarrek behin eta berriz animatzen zituzten herriko zestalariak.
Mendibarren frontoia bete-beteta egon da, elite mailako partidan batik bat.
Behin sariketa amaitu eta gero, otzararen zozketa ere egin dute.
Zenbaki irabazlea ondokoa izan da: 4.320 (ordezkoa, 3.773).
Unax eta Jon, gazteen mailako irabazleak.
Gotzon eta Mandiola, 22 urtez azpikoetan txapeldunak.
Roke eta Del Rio, senior mailako irabazleak.
Aldazabal eta Arriola, elite mailako irabazleak.