Parte hartze handiagoa espero bazen ere, 70 korrikalarik parte hartu zuen atzo [azaroak 22] egindako Berriatuko Errege bideko krosean. Ez zen antolatzaileek nahi besteko jendetzarik batu, baina iazko krosean batutako kopuru antzekoa batu zen azkenean: 50 lagunek egin zuten Saturraran eta Berriatua lotzen dituen 8 kilometroko ibilbidea eta 20 gaztetxok, ostera, Olaso eta Berriatua tarteko 3 kilometroko ibilbidea bete zuten.
Parte hartzaileak izena ematen. Argazkia: Berriatuko Udala
Eguraldiaren iragarpenek ez zuten hutsik egin, eta parte hartzaileek euriari eta hotzari aurre egin behar izan zioten. Aurkako faktore horiek kontutatan hartuta, hainbesteko jendea batzea oso positiboa dela nabarmendu dute antolatzaileek. “Horrelako eguraldiagaz 70 pertsona batzea oso positiboa dela deritzogu”.
Errege bideko krosean parte hartu zuten bikoteetako bat helmugara ailegatzen. Argazkia: Berriatuko Udala
Sailkapenari dagokionez, Ainara Arrizabalaga ondarrutarra eta Ekaitz Kortazar durangarra izan ziren helmugara heltzen azkarrenak. Aurten, gainera, antolatzaileek bikoteka korrika egitea bultzatu nahi izan dute. Parte hartu zuten bost bikoteetan lehenak GarbiƱe eta Urko izan ziren.