Markina-Xemeingo
AEKko hainbat ikasleek
HITZAk Markina-Xemeinen duen
bulegoa bisitatu dute gaur [azaroak 23]. Zehatz esanda, euskaltegian oinarrizko mailan ikasten ari diren hainbat ikasle etorri dira irakasleek lagunduta. Eurekin batera, gainera, Almeriatik Euskal Herrira bisitan etorritako lagunak ere izan dira.
Markina-Xemeingo euskaltegiko ikasleak HITZA bisitatzen. Argazkian, Larraitz Ibaibarriaga azalpen ematen
Bisitariek kazetarien lana eta
erredakzioaren funtzionamenduaren nondik norakoak berta-bertatik ezagutu, eta lan taldeagaz berbetan aritzeko tartea izan dute. Alde batetik, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko HITZA paperaren gaineko hainbat azalpen jaso dituzte: zein den kazetarien beharra, zelan antolatzen den papereko edizioa, non inprimatzen den…
Horrez guztiaz gain, Interneta eta sare sozialak nola elikatzen diren ezagutu, eta horiek komunikabide batean duten garrantzia jakin ahal izan dute. Bukaeran, guztiek batera atera dute talde argazkia erredakzio kanpoan.
HITZAren erredakzioaren kanpoan ateratako talde argazkia
HITZAren bulegoa bisitatu nahi duten taldeek edota ikastetxeek ondoko telefono zenkakira deitu eta hitzordua zehaztu baino besterik ez dute edukiko: 94-684 44 36.