Berritaurrak Zamudioko Rallyan parte hartuko du zapatuan. Horretan erabakiko da Euskadiko Rally Txapelketako garailea zein den. Eta momentuz,
Saizar lehen postuan dago, 72 puntugaz. Atzetik ditu Mario Perez (15 puntuko aldea) eta Ander Arana (23 puntuko aldea). Azken horiek dira, gainera, berriatuarraren aurkari gogorrenak.
Barikuan egiaztapen tekniko eta administratiboak egingo dituzte Zamudioko eskola zaharrean. Behin hori eginda, hurrengo egunean, zapatuan, lau tarte egin beharko dituzte pilotuek: Meakur, Fika, Vivero eta Zaratamo. Tarte bakoitza bi aldiz egin beharko dute.
Saizar, rally baten parte hartzen. Argazkia: Uwin Sport
Saizarrek ez du aurreratu nahi izan zer gertatuko den Zamudion. Izan ere,
Hamaika taldeko pilotu berriatuarrak estreinako parte hartuko du Zamudioko rallyan. Aurten, gainera, rally hori hirugarrenez egingo da eta hainbat aldaketa egin dituzte. Aldaketa horien artean sartzen dira
Unbeko tartea ibilbidetik kendu izana eta Viveroko tartean egindako beste aldaketak. “Inoiz ez dut rally honetan parte hartu baina jakin badakit ibilbideak asko eskatuko duela. Viveroko tartean, esaterako, irrist egingo dut. Beste alde batetik, Meakurreko tartea polita izango dela uste dut”.
Saizarrek lasai mantendu nahi du. Izan ere, zapatuko rallyan asko jokatzen dute bai berak eta baita bere atzetik dauden Perezek eta Aranak ere. “Rally honetan besteetan modura parte hartuko dut,
irabazteko asmoagaz baina obsesionatu gabe. Garrantzitsuena lasterketan indartsu agertzea da, eta izan behar dena izango da”.
Sari banaketa 19:16 aldera izango dela jakitera eman dute antolatzaileek.