Urtero modura afari merienda herrikoiagaz ospatuko dute San Andres Eguna Etxebarrian. Arratsaldetik hasita prestatuko dituzte taloak, txorizoa, urdaiazpikoa, odolosteak, gaztainak, gazta eta irasagarra ere. Herritarren biltzeko eguna izango da astelehena [azaroak 30], bilgunea, betiko legez, frontoia.
Umeak afaria jaten joan den urteko San Andres egunean.
San Andres Eguna astelehenean jausi bada ere, bihar [azaroak 28] hasiko dira jaiak zesta-punta partidekin. Kirolak tarte handia edukiko du jaietan, domekan ere esku pilota partidak eta Amets Txurruka Lagunartiek antolatutako mendi bizikleta zirkuitua egongo da eta.
Adin ezberdinetako ume eta gazteek parte hartu ahal izateko ibilbide ezberdinak prestatuko dituzte Amets Txurruka Lagunarteko kideek eta parte hartzera gonbidatu dituzte txiki eta handiagoak. Ondoren, gainera, norgehiagoka berezia egongo da Etxebarriko Gaizka Sotil eta Titan Deserten parte hartu duten kirolarien artean.
Urtero bezala, umeei zuzendutako tailerrak egongo dira sanandresetan. Rosa Mª Etxabe artistaren eskutik buztina lantzeko aukera edukiko dute ume eta gaztetxoek.
Umeak jaietako kartel lehiaketako sariak hartuta.
EGITARAUA:
Zapatua (AZAROAK 28)
18:00. Zesta-punta partidak:
1. Adrian-Gorka/Olabarria-Danel.
2. G. Mandiola-Mandiola II/Urri-Bereziartua.
3. Ibai-Ubille/Antxon-Lekue.
21:00. Kultur aretoan Obarixo Biaz antzezlana.
Domeka (AZAROAK 29)
12:00. Esku pilota partidak:
1. M. Maguregi-J. Arrazola/U. Albizu-U. Ibarzabal.
2. A. Alvarez-M.Calvo/E.Arrillaga-J. Alvarez.
3. Mikel Egurrola/Ekain Idigoras.
4. P. Etxebarrieta-O. Urrutia/A. Ibarloza-M. Egurrola.
16:00. Amets Txurruka Lagunartiek antolatuta, ume eta gazteentzako bizikleta zirkuitua.
Ondoren. Gaizka Sotil Betelu Jr eta Titans en arteko dueloa.
Astelehena (AZAROAK 30)
11:00. Meza.
12:00. Buztinarekin jolasean frontoian, Rosa Mª Etxaberen eskutik.
16:00. Ume eta gaztetxoentzako estanpazio teknikak.
16:00. Briska txapelketa herritarrentzat.
18:30. San Andres kartel lehiaketako sari banaketa.
Ondoren. Herriko umeentzat afari merienda.
20:00. Herriko nagusientzat afaria.