Zauritu bat egon da Ondarroan, kea arnasteagatik
Gaur [azaroak 26] goizean Ondarroako Txomin Agirre kaleko etxebizitza bateko sukaldean sute txiki bat egon da. Ertzaintzak 11:30ak inguruan jaso du sutearen abisua, eta ertzainak bertaratu direnean, sua itzalita zegoela nabarmendu dute. “Dirudienez, sukaldeko ke xurgagailuak sua hartu du, baina etxeko bizilagunek eurek sua amatatzea lortu dute. Bertara ailegatu garenean, dena itzalita zegoen”.
Larrialdi zerbitzuek nabarmendu dutenez, ostera, sutea dela eta zauritu bat ospitalera eraman behar izan dute, 12:00ak aldean. Zehatz esanda, 30 urteko emakume bat Mendaroko ospitalean artatua izan da, kea arnastegatik.