World Cheese Awards-eko zilarrezko domina irabazi du Leartiker eta Saskagoin kooperatibek garatutako rulo gaztak
Saskagoin kooperatiba elkarte txikiak, Leartiker kooperatibako Malen Sarasua elikagaien teknologia arloko esneki berritzaileen garapeneko adituaren aholkularitza teknologikoa izan du. Dibertsifikazio proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Industria eta Kalitate Zuzendaritzaren Berriker 2014 dirulaguntza programaren baitan burutu dela azaldu dute egileek.
“Gazta berri honek mundu mailan prestigio handieneko txapelketan zilarrezko domina irabazi izanak produktua merkaturatzeko orduan ongi posizionatzen lagunduko dio gaztandegiari“, adierazi dute Leartiker kooperatibakoek.