Azaroaren 27-28an egindako janari bilketan 4.300 Kg elikagai batu dira, iaz jasotako 3.800 kiloak soberan gaindituz.
Danonartin elkarteak eskerrak eman nahi dizkie janari bilketa posible egin duten guztiei:
- Ikastetxeei: Txomin Agirre, Zaldupe, Zubi Zahar eta Ondarroako Institutua.
- Janaria jasotzen, sailkatzen eta gordetzen egon diren boluntarioei.
- Leku desberdinetan jasotako janaria batu eta biltegira eraman duen Gurutze Gorriari.
- Azpiegitura logistikoa posible egin duten enpresei.
- Urte guztian janari bilketa errazten duten dendariei.
- Ondarroa eta Berriatuko Udalei.
Eta bereziki, elikagaiak eman dituzten pertsona solidario guztiei, beraiei esker posible dugulako kalitatezko banaketa luzaroan izatea.
Araitz Urrosolo Arrizabalaga. Danonartin elkartearen izenean.