Maitane Arrietak eraman du Lekeitioko Isuntza arraun elkartearen saria
Urtero modura, txahalaren edo 1.000 euroko sariaren zozketa egin zuen Santo Tomas egunean Lekeitioko Isuntza arraun elkarteak, eta azkenean, irabazlea izango dute. Zenbaki saritua ez dela agertu jakitera eman dute elkartekoek, eta beraz 15 egun pasatu ostean, bigarrenarentzat izango da saria.
Bigarren zenbaki saritua 8.482 izan zen, eta Maitane Arrieta Aranburuk eduki du. Zorteduna Valentzian bizi denez, bere lehengusinak, Idoia Garitanok, jaso du saria. Santi Zumaran Isuntzako presidenteak eman zion saria.