Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, Ondarroako esaerak jasotzen dituen
Ahuakemonala aplikazioa prest dago IOS (Apple) erabiltzaileentzako. IOS erabiltzaileek
ondorengo lotura honetatik jaitsi ahal izango dute aplikazioa.
Aplikazioaz arduratzen direnek nabarmendu dutenez, “herritarren eskariez erantzun nahian” moldatu dute aplikazioa beste sistema eragile batera. “Hemendik aurrera, beraz, ondarrutarrek ez dute aitzakiarik izango mugikorrean eta sare sozialetan ere ondarrutarrez aritzeko”.