Lekeition ez dute antzeztuko 'Cabaret chihuahua'
Printzipioz, martxoaren 18an ziren antzeztekoak Cabaret Chihuahau Lekeition. Dena dela, saio hori bertan behera geratu dela jakitera eman dute. Zehatz esateko, eta HITZAk jakin ahal izan duenez, udalak atzera bota du saioa, “aurrekontuetan diru nahikorik ez dagoelako”. Beste alde batetik, Ondarroan, bi saio eskainiko dituzte: otsailaren 7an (domeka) eta 8an (astelehena).