Gernikako ospitaleko langileen %90 egoera prekarioan dela dio ELAk
Sindikatuak protesta egin zuen atzo ospitalaren aurrean. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako egoera konpontzeko 5.000 lanpostu publikorako deialdia egiteko eskatu duOsakidetzan prekarietateari aurre egiteko kanpaina hasi zuen ELAk orain hiru hilabete eta, or...
Sindikatuak protesta egin zuen atzo ospitalaren aurrean. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako egoera konpontzeko 5.000 lanpostu publikorako deialdia egiteko eskatu du
Osakidetzan prekarietateari aurre egiteko kanpaina hasi zuen ELAk orain hiru hilabete eta, orduz geroztik, protestak egiten ari dira osasun zentro eta ospitaleetan. Gernika-Lumoko ospitalearen aurrean elkarretaratzea egin zuten atzo goizean eta, salatu zutenez, osasun zentro horretan lan egiten duten beharginen %90 egoera prekarioan ari da. ELAko Osakidetzako arduradun Peio Igeregik esandakoaren arabera, «langileen %90 behin-behineko kontratuarekin ari da lanean Gernika-Lumoko ospitalean».Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Osakidetzako langile askok pairatzen duten egoera konpontzeko, 5.000 lanpostuko lan deialdi publikoaegiteko eskatu dio ELA sindikatuak Jon Darpon Osasun sailburuari, eta deialdi hori «berehala» egin dezala exijitu du. «Orain gutxi 507 lanposturako deialdia egin zuten, baina ez dira nahikoak», Igeregik esandakoaren arabera.
Gernika-Lumoko ospitalaren kasuari dagokionez, gainera, zerbitzuek dituzten gabeziak ere aipatu zituen atzo ELAko arduradunak. «Hau ere ospitale bat izan dadila eskatzen dugu, eta bere zerbitzuak indartzea».
Ospitalea ireki zutenetik hona, haainbat izan dira sindikatuek eta herri plataformek egindako protestak. Eskakizunen artean, laborategian gauetan ere teknikari bat lanean egotea lortu dute dagoeneko. Igeregik azaldu legez, «hori ere protesta eginez lortu dugu»á Dena den, Gernika-Lumoko ospitalak gaur egun oraindik gabeziak dituela esan du. «Ez dago segurtasunarekin arduratzen den zerbitzurik ospitalean, eta langileek egoera latzak pairatu behar izan dituzte», kritikatu zuen.
Informazio eza
Gernika-Lumoko ospitalean ere zerbitzu on bat ematea eskatu du sindikatuak, «eta horretarako langileak behar dira; bai ebakuntzak egiteko langileak, ospitaleratzeak egiteko langileak, larrialdi zerbitzu egokiak behar dira, plantak ireki behar dira eta oheak jarri». Hori guztia falta dela zioen Igeregik, eta Busturialdeko herritarrei agindu zitzaiena Osakidetzak ez diela eman. Galdakaok artatzen duen gaixo bolumena arintzeko zabaldu zuten Gernika-Lumoko ospitalea, eta Busturialdeko zein Lea-Artibaiko herritarrei ematen die zerbitzua. Hala ere, ELAko arduradunak esan zuenez, «larrialdi zerbitzu integralik ez dago, eta Gernikan artatu ondoren, jende asko Galdakaora bidali behar izaten dute». Pediatria zerbitzuarekin ere gauza bera gertatzen dela azaldu zuen, eta informazio eza kritikatu. «Herritarrak informatu behar dira, eta, ospitale zerbitzua eman behar bada duintasunez eman beharko dute», azpimarratu zuen.