Oka ibaiaren arroko birlandaketa amaitu dute URAk eta Lurgaiak
Oka ibaiaren arroko birlandaketa amaitu du URA ur agentziak Lurgaia fundazioaren laguntzagaz. Hain zuzen, Ibarrangeluko Duruki errekastoan eta Muxikako Leindo ibaiertzean aritu dira lanean.Egindako lanei dagokienez, lehenbizi, «lur-eremuak atontzeko, ...
Egindako lanei dagokienez, lehenbizi, «lur-eremuak atontzeko, zortasun-eremu eta zaintza-eremuetan zeuden oztopoak» kendu dituzte, eta, ondoren, landatze-eremuak prestatu. Guztira 2.100 zuhaitz landatu dituzte; zehatz esateko, urkiak, lizarrak eta haltzak. Horien artean, 1.500 Durukin landatu dituztela aipatu dute, eta beste 600ak Leindon.
Azaldu dutenez, 23.656,83 euroko kostua izan dute aipatu lanek. Hain justu, gastuen %46 Ibarrangeluko Duruki errekastoan inbertitu dute, eta %54, berriz, Muxikako Leindo errekastoan.