Musika eskolakoek emanaldia eskainiko dute gaur, Gizaburuagan
Gizaburuagako musika eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute gaur, 18:00etan, elizan. Urtero inauterien aurretik egiten duten emanaldia izango bada ere, berritasunen bat edo beste ere egongo dela aurreratu dute musika eskolako arduradunek.4 urteko i...
4 urteko ikasleekin hasiko da saioa. Ostean taldek eta bakarlariak ariko dira. «Piano joleak, biolin joleak, flauta jotzaileak, gitarra joleak… ikusi ahalko dituzte herritarrek».
Horrez gain, aurten, biolina irakasten duen irakasle berria dutela azaldu dute. «Musikenen ere parte hartzen du eta berritasuna alde horretan nabarituko da». Saioan, adin tarte ezberdinetako herritarrek parte hartuko dute.