Gaurkoan [otsailak 6] urtemuga berezia ospatu du Dorotea Zabala Ondarroako bizilagunak, izan ere, 100 urte bete ditu. Jaiotzez Ispasterkoa baldin bada ere, hainbat urte daramatza Ondarroan bizitzen.
Egun berezi honetan, gainera, Zabala zoriondu nahi izan dutenak asko izan dira. Besteak beste, udal ordezkarien bisita pozik jaso du gaur eguerdian etxean. Berau zoriontzen Rakel Elu eta Idurre Ibazeta zinegotziak egon dira, eta herritar guztien partetik orkidea more bat jaso du.
Dorotea Zabala udal ordezkariekin eta lau alabekin batera
Udal ordezkarien zorion agurrak jasotzeaz gain, bere lau alabekin ere ospatu du momentu hunkigarria. Mila, Maria Jesus, Itziar eta Mari Carmen Gandiaga Zabala bere alboan izan ditu. Bere hurrekoek aurreratu dutenez, datorren astean, inauteriak amaitu eta gero, bazkari giroan batuko dira senide eta lagun guztiak urtemuga berezia ospatzeko.