Irabazi egin dute Bermeoko kadeteek batelen 2. estropadan
Ez zen giro izan zapatuan Sestaoko uretan. Batelen ligan bigarren estropada zuten jokoan Bizkaiko arraun talde ezberdinek, eta, haizearen ondorioz, haurrek ez zuten parterik hartu. Hala, kadeteetan hasita lehiatu zuten egun horretako estropada. Maila h...
Hiru luze eta bi ziaboga egin behar izan zituzten kadeteek, eta hori burutzeko, 7 minutu eta 12 segundo behar izan zituzten Bermeokoek.
Gizonezko gazteetan ere ez zen gaizki moldatu, bosgarren eginda. Nagusietan, azkenik, bigarren sailkatu zen.
Busturialdetik, Mundaka eta Elantxobekoak ere aritu ziren arraunean zapatuko hitzorduan, podiuma lortzerik izan ez bazuten ere.
Ondarroakoak eta Lekeitiokoeak ere beraien onena emateko uretaratu ziren. Ondarruk, esaterako, bosgarren eta seigarren sailkatzea lortu zuen emakumezkoen gazte eta nagusien mailan, eta Isuntzak onenen artean egotea lortu zuen gizonezkoen nagusien mailan, hirugarren postua bereganatuta.