Jatetxeko zerbitzari izateko ikastaroa emango dute
Lanbide Ekimenak zentroak jatetxeko zerbitzari izateko ikastaroa antolatu du. Jakinarazi duenez, 36 ordukoa izango da, eta otsailaren 25ean hasi eta martxoaren 8an amaituko da. Klaseak goizez emango dituzte: 09:30etik 13:30era, hain zuzen ere.Besteak b...
Besteak beste, honakoak irakatsiko dituzte: erreserbak egiteko metodologia, mahaiko protokoloa, stock-aren kudeaketa eta garbitasun baldintzak. 12 lagunentzako ikastaroa da, eta otsailaren 17a da izena emateko azken eguna.