Aisialdi zerbitzuaren berri emateko asmoz, Lekeitioko Aisialdi Taldeak bi batzarretara deitu ditu aisialdi zerbitzua erabiltzen duten ume eta gazteen gurasoak. Biak zapatuan izango dira, 18:00etan.
Umeak jolasten Lekeitioko ludotekan. Argazkia: Aisialdi taldea
Ludotekako erabiltzaileak diren gurasoak ludotekan izango dute batzarra. Orain arteko balorazioa egin eta hemendik aurrerakoak aztertuko direla jakitera eman dute aisialdi zerbitzuko begiraleek.
Kidegune eta erdiguneko erabiltzaileen gurasoak, berriz, Gazteguneko kidegunean izango dute bilera. Orain arte egindakoa ikusi eta hemendik aurrera edukiko duten funtzionamendu berria azalduko zaie gurasoei.
Gurasoen parte hartzea interes handikoa dela azpimarratu dute begiraleek. «Denen artean gauzatzen da aisialdia eta erabaki garrantzitsuak hartuko ditugu», aurreratu dute. Beraz, zapatuko bileretara joatera gonbidatu dituzte gurasoak.