Urteko lehenengo hilabetean, arrakasta handia izan du
Ondarroako Udal Kirol Batzordeak martxan jarritako kanpaina berriak:
100 ondarrutarrek baietz 10 mendi igo 2016an. Ondarrutarrek Euskal Herriko lurralde ezberdinetako hamar mendi igotzea nahi dute, eta «urtarrilean, 420 igoera eta 150 argazki baino gehiago» jaso dituzte, uste baino gehiago. Jasotzen diren argazki egileen artean, zozketa egingo dute hilero; lehenengoak baditu
irabazleak: Jon Jauregi, Jabier Argoitia Txarru eta Jose Andres Arrate Urkixa. Urtarrileko irabazleek Aurrera Mendi Taldearen oparia jaso dute; mendirako bastoi parea.
Urtarrileko zozketako irabazleak. Argazkia: Ondarroako Udala.