Herriko informazioa herritar guztiengana zabaltzeko asmoz, Ispasterko Udalak teknologia berriak erabiltzearen aldeko apustua egin du. Hala, aurrerantzean, orain arte herriko iragarki tauletan jarri izan duten informazioa helbide elektronikoaren bitartez eta Watsapp aplikazioaren bitartez ere zabalduko dutela jakitera eman dute.
Ispaster
Hala, informazioa modu horretan jaso nahi duenak eskaria egin beharko du udaletxean.
Dena den, Watsapp sistema «soilik informazioa bidaltzeko» erabiliko dutela aurreratu dute. Hori horrela, «ez dira kontuan hartuko udalari bidalitako ohar, kexa eta gainontzekoak», azaldu dute.