Zugastieta eta Gernika-Lumo arteko ibilbidea egingo du Goi-Zalek
Zugastietatik (Muxika) Gernika-Lumora arteko mendi irteera egingo du Goi zalek datorren zapatuan hilaren 21ean. Guztira 15 kilometroko ibilbidea prestatu du mendi taldeak. Zugastietan hasi, eta Sitze, Torreburu, Esturo eta Askaritik igaro ostean, Gerni...
Gernika-Lumotik Zugastietara trenez joango dira mendizaleak, eta nork bere bidai-txartela hartu beharko duela jakinarazi dute. Datorren zapatuan, beraz, 09:00etan batuko dira, Gernika-Lumoko tren geltokian, Zugastietara joateko.
Federatzeko eskariak
Otsaileko irteeran parte hartzeko ez da izena eman behar. Hala ere, informazio gehiago gura duenak Goi Zaleren lokalera jo dezake. Martitzen eta eguenetan izaten dute zabalik, 20:00etatik 21:30era.
Horrez gain, federatzeko aukera ere ematen die Goi Zalek mendizaleei. Esakerak bideratzeko bulegora jo behar da. Otsaileko eskaerak gaur eta hilaren 25ean bideratuko dituzte federaziora.