Aratusteak ospatu dituzte gaur Ziortza-Bolibarren eta joaldunez mozorrotu dira herritarrak. Estreineko aldiz, gai bat jarri dute eta haren inguruan mozorrotu dira.
Joaldunak dantzan Ziortza-Bolibarko frontoian gaur iluntzean.
Arratsaldean prestatu dituzte frontoian mozorrorako kapelak eta mozorroari azken ikutuak emanda jaiari hasiera eman diote. Aurretik baina, txokolate beroa ere jan dute hotzari aurre egiteko. Izan ere goizean eguzkia atera bada ere, arratsaldeko euri eta hotzaren aurreko erremedio edarra izan da txokolatea.
Sabelak bete ondoren hasi dira dantzak. Joaldunek kalejira egin dute hasteko, frontoian zehar, eta zintzarrien klaskada hotsa entzunarazi dute.
Dantzan ibili dira gero joaldunak, aratusteei jai giroa emanez.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.