35 urte betetzen dira gaur, Joxe Arregi zizurkildarra Espainiako poliziaren komisarian jasotako torturen ondorioz Carabanchelgo (Madril) espetxean hil zela. Orduz geroztik, otsailaren 13a torturaren kontrako aldarria lau haizetara zabaltzeko eguna bihurtu da. Hori dela eta, aurten ere egun horri begirako hainbat jarduera antolatu dira.
Lekeition, esate baterako, elkarretaratzea egin dute 13:00etan Eskolapean,
Torturarik ez! ozenki esateko.
Lekeition gaur eguerdian egindako torturaren kontrako elkarretaratzea.