Irakurleen Txokoa eta Areto Literarioa egitasmoak uztartuz,
Txori batek esanda dakit! izeneko dinamika jarri du abian, aste honetan, Markina-Xemeingo Herri Bibliotekak. Urtero gai bat jorratzea dute asmoa; aurten
gerra izan da aukeratu duten gaia.
Ikasleak, Igor Idoeta bibliotekako arduradunaren azalpenak entzuten.
Dinamika HH5, LH eta DBHko ikasleei zuzenduta dago, eta Igor Idoeta Markina-Xemeingo bibliotekako arduradunak azaldu duenez, denok parte hartzeko moduko da. “A
lde batetik irakasleak tutoretza saio baten gaia jorratuko dute, eurak egokien ikusten duen moduan, ume eta gazteak gaiaren oinarrizko ezagutzaren bat izateko; bestetik, irakurle txoko eta areto literario lotzen dituen saio bat eskeiniko die bibliotekak, eta azkenik, ikasleak berak bere kabuz edo familiaren laguntzagaz gaia gehiago jorratzeko baliabideak emango diogu”.
Hori guztia, bibliotekak ikasleen eskura uzten duen gaiari lotutako
album ilustratuen bidez jorratzen dute, Irakurleen Txokoan egiten duten modu berdinean. Liburu hori ikastetxean komentatu eta gero, bibliotekako arduradunekin izaten dute saioa, Uhagon kulturguneko bigarren solairuan.
David McKee-ren ‘Six men’ ipuina kontatzen.
Aste honetan hasi dituzte areto literarioko saioak, eta talde bakoitzagaz ordu bete luze ematen duen dinamika jorratu dute, horretarako egokitutako gela batean. Ipuin bat kontatu dute hasteko eta guztien artean komentatu dute. Txoko batean eskegita dauden gerrako argazkiak aukeratu dituzte gero, eta bakoitzak bertan ikusten duenarekin istorio bat asmatu du. Ikusten dutena aldatzeko aukera ere izan dute, gainean margotu eta narrazio berri bat sortuz. Azkenik, hormatik zintzilik dauden koadro ezberdinetan irudikatuta dagoen istorioa kontatu die bibliotekako arduradunak. “Talde dinamika eta irakurle txoko saioaren bitartez lantzen dugu gaia, beti bezala irakurketa kritikoa eta diskurtsoa eraikitzen ikasteko helburuagaz”, azaldu du Idoetak.
Adinaren arabera, album ezberdinak landuko dituzte. David McKeeren
Negros y blancos, Paula Carballeirak idatzi eta Sonja Danowskik ilustratutako
Hasiera, eta Leire Bilbaok idatzi eta Maite Mutuberriak irudikatutako
Gerrak ez du izenik besteak beste. Areto literarioan, David McKeeren
Six men eta Elzbietaren
Flon-Flon et Musette liburuekin aritu dira.
Ikasleek egindako gerraren inguruko irudiak.