Ibilgailu batek su hartu du Berriatuan
Herrizaingo sailak jakitera eman duenez, Berriatuan, Madalena auzoan, Ford markako furgoneta batek su hartu du “bat-batean”, 11:45ak aldean. “Dakigunez, ibilgailuak ustekabean su hartu du. Ez da eragindako sutea izan”, adierazi dute ertzainek.
Gertaeraren tokira suhiltzaileak hurreratu dira, eta sua amatatzea lortu dute. Ertzaintzak nabarmendu duenez, ez dago zauriturik ezta kaltetutako beste ibilgailurik ere.