Asteburuan Elantxoben ekin diote Bizkaiko Trainerilla denboraldiari
Zapatuko lehenengo jardunaldia bertan behera utzi behar izan zuten, itsasoko baldintza txarren ondorioz, eta atzo jokatu zuten bigarren jardunaldia.
Emakumezkoetan, gazte eta senior mailan Ondarru bakarrik lehiatu zen. 19 minutu, 37 segundo eta 16 ehuneneko denbora egin zuen.
Mutiletan, senior mailan Bermeo A izan da azkarrena, 14 minutu, 40 segundo eta 46 ehuneneko denboragaz. Ondarru A sailkatu zen bigarren, hiru minutu eta 38 segundora, eta Bermeo B hirugarrena, lehenengoarengandik 21 segundo eta 54 ehunenera sailkatu zen.
Halaber, Ondarru B hamargarren sailkatu zen, 15 minutu, 43 segundo eta 62 ehuneneko denboran, eta Isuntza A hamabosgarrena izan zen, irabazlearengandik minutu bat, 43 segundo eta 34 ehunenera.
Bestalde, mutilen gazte mailan Portugalete A gailendu zen. Irabazleak 16 minutu, 12 segundo eta 29 ehuneneko denbora egin zuen. Portugalete B izan zen bigarrena, 14 segundo eta 11 ehunenera, eta Zierbenak lortu zuen hirugarren sailkatzea, lehenengoarengandik 30 segundo eta 81 ehunenera.
Isuntza seigarren sailkatu zen, 18 minutu, 5 segundo eta 79 ehuneneko denbora egin zuen.