Ondarroako Gure Esku Dago herri dinamikak antolatuta, Argitu erabakia ekimena egin zuten zapatuan [apirilak 30] Ondarroan. Ekimena bi bidar bertan behera geratu eta gero, zapatu ilunabarrean kriseiluak aireratzeko elkartu ziren hainbat herritar Alamedan.
Kriseiluak aireratzeko nahikoa segurtasunik ez zegoela eta, horiek ez jaurtitzea erabaki zuten dinamikako kideek, azken orduan. “Ez dugu uste segurtasun neurri nahikoa dagoenik, eta gauza polit bat egitearren, ez dugu segurtasuna arriskuan ipiniko. Lau kriseilu aireratzen ahalegindu gara, baina haizeak ez du lagundu. Ez du lagundu ez aireratzen kriseilua bera, eta haize aldakorra dabilenez, ez dakigu eurak kriseiluak zeruratzen direnean zer joera hartu dezaketen, hartara, asko sentituta, beste plan bateri ekingo diogu”, adierazi zuen Josu Etxaburu Ondarroako dinamikako kideak.
Herritarrak kandelak eskuetan
Hasierako plana bertan behera geratu eta gero, ordezko planari ekin behar izan zioten. Kriseiluak aireratzen ez zirelako ikusirik, azken orduan, Mutrikuko Gure Esku Dago herri dinamikako kideekin harremanetan jarri, eta handik, 300 kandela ekarri zituzten. “Kriseiluak zerura aireratu barik gure erabakitzeko eskubidea kandela bitartez argituko dugu”.
Geldika-geldika eta banan-banan kandelak piztuta, Plaiko Zubira igo, eta handik oinez, Itsasaurre zubitik zehar, Alamedara buelta arteko kalejira alaitsua egin zuten herritarrek kandelak eskuetan.
Herritarrak kandelak eskuetan
Behin Alamedara ailegatuta, Gure Esku Dagoren mosaikoa osatu zuten herritarrek, dantzan eta kantuan, jai giroan, erabakitzeko eskubidearen aldeko nahia argitu zuten.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.