Euskadiko Euskal Pilota Federazioak antolatzen duen GRAVNI Txapelketako finalak jokatu dira asteburuan. Zesta-punta modalitatean, Lea-Artibai eta Mutrikuko pilotariak txapela lortzen ahalegindu ziren zapatuan [apirilak 30] Noaingo (Nafarroa) pilotalekuan jokatutako partidetan.
Finalari dagokionez, hiru kategoriatako
partidak oso lehiatuak izan ziren. Gipuzkoak titulua berrestea lortu zuen gazte mailan eta nagusi mailan ere txapela lortu zuten. Bizkaiak, ostera, ez zuen oraingo honetan txapelik irabazteko aukerarik izan.
Mendizabal eta Manzisidor txapelekin. Argazkia: Danok Bat pelotazale elkartea
Gazte mailan,
Gipuzkoak 35-21 irabazi zion Bizkaiari. Mutrikuko Eskolako Mendizabalek eta Manzisidorrek (Gipuzkoa) partida dotorea jokatu zuten Markina-Xemeingo eskolako Gotzon Mandiolaren eta Berriatuko eskolako Jon Ruizen (Bizkaia) aurka. Bikote gipuzkoarra hasieratik aurretik ibili zen, eta partidaren amaieran bizkaitarrek nahikoa tanto egin bazituzten ere, ezin izan zuten irabazi.
22 azpikoetan parekatuta ibili ziten bikoteak, baina, azkenean,
Iparraldek 35-34 irabazi zion Gipuzkoari. Agirre eta Andonegi (Gipuzkoa) partida osoa aurretik ibili baziren ere, Lalook eta Basquek (Iparralde) azken tantoetan estutu, eta txapela bereganatzea lortu zuten.
GRAVNIko finalean parte hartu zuten bikoteak. Argazkia: Danok Bat pelotazale elkartea
Nagusi mailan, aldiz,
Gipuzkoa 35-31 nagusitu zen Bizkaiaren aurka, Bizkaia txapelik irabazteko aukerarik gabe utzita. Alberro anaiak (Gipuzkoa) aurretik ibili baziren ere, azken tantoetan Berriatuako eskolako Alberdik eta Lekuek (Bizkaia) presioa sartzen hasi ziren, eta nahikoa tanto egitea lortu bazuten ere, ez zuten txapela etxera ekartzeko aukerarik izan.