Bizkaiko Trainerillen Ligako 3. eta 4. jardunaldiak lehiatuko dira zapatuan [maiatzak 7] eta domekan [maiatzak 8], Lekeitioko uretan.
16:00etan hasiko dira estropadak zapatuan, eta
11:00etan, domekan.
Isuntza Arraun Elkarteak aurten Lekeition antolatuko dituen lehenengo estropadak izango dira asteburukoak, eta kluben
parte hartze handia egongo dela aurreikusten dute.
Isuntza Arraun Elkarteari dagokionez,
lau trainerillak hartuko dute parte norgehiagokan bai zapatuan zein domekan ere: gazteen trainerilla batek eta senior mailako hiruk.
Isuntza Arraun Elkarteari babesa eman eta estropadak ikustera gonbidatu ditu Lekeitioko taldeak herritar eta arraunzale guztiak.
Trainerrillen estropada.