Markina-Xemeingo Sormen Lantegiak irteera antolatu du Donostiako Tabakalerara
Sormen Lantegiak irteera bat antolatu du Donostiako Tabakalerara bertan egongo den Valeria Guglietti antzerki konpainiaren Kamaleoiak gara! Ez ikutu nire eskuak! lana ezagutzera.
Itzal txinatarrez baliatuz beste leku batzuetara eramaten ditu ikusleak Valeria Guglietti aktore eta zuzendariak. Itzal txinatarrek, zine mutuagaz, txotxongiloekin, musikagaz eta komikiekin egiten dute topo era guztietako istorioak sortzeko.
Irteera maiatzaren 14an izango da, eta bertara joan nahi dutenek barikuara arte [maiatzak 6] izango dute izena emateko aukera. Horretarako 646 203 736 telefono zenbakira deitu behar da.
Parte hartzaileak autobusez joango dira Donostiara eta autobusak 10 euro balioko dituela jakitera eman dute.
Irteera ordua eta bueltakoa aurrerago zehaztuko dituzte.