ETX kultur elkarteak
XI. Mendi Ibilaldia antolatu du domekarako [maiatzak 8]. Urtero modura, Etxebarri inguruetan zehar ibiliko dira parte hartzaileak, eta bi ibilbide izango dituzte aukeran: 6 ordutan egiteko moduko
24 kilometroko luzea eta 3 ordutan egin daitekeen
7 kilometro eta erdiko laburra.
Plaza Barritik irtengo dute ibilbide batean zein bestean parte hartzen dutenek, baina ordutegia ezberdina izango da.
07:30ean izango da ibilbide luzea egin behar dutenentzako irteera, eta
10:00etan, laburreko parte hartzaileena.
X. Mendi Ibilaldiko parte hartzaileak. Argazkia: ETX
Etxebarriko mendi ibilaldian
parte hartu ahal izateko ez dago aurretiaz izena eman beharrik. Bertan egunean, irteera lekuan bertan emango dute izena parte hartu nahi dutenek, eta gainera, parte hartzea
doan izango dela jakitera eman dute antolatzaileek.
Ibilbideak
Ibilaldi luzea: Barenda, Ibargun, Usartza, Akondia, Garagoitxi, Kalamua, Urkaregi, Zelaieta Buru, Arnoate, Etxebarria.
Ibilaldi laburra: Urbitxe, Etxarte, Arrixa, Ibargun, Barenda.