Atzokoa [maiatzak 6] musikarien artean egun historikoa izan zen. Hain zuzen ere, Emusik jaialdiak Europako hainbat txokotatik etorritako musikariak ekarri zituen Euskal Herrira.
Europako musika eskolen jaialdi horren barruan, hain zuzen ere, beste 57 herrirekin batera, Mutriku eta Ondarroa agertoki erraldoi eta koloretsuak bihurtu ziren hizkuntza berdinarekin, musikaren doinuarekin, alegia.
Banda de L’escola Tarragona taldearen emanaldia, Mutrikun
Jaialdiak lehen geldialdia Mutrikun egin zuen, 16:30ean, Goiko Plazan. Ekitaldia Europako ereserkia jotzen hasi zuten, eta ondoren, talde bakoitzak bere errepertorioa jotzeko aukera izan zuen taulagainean.
Mutrikun, herriko musika eskolako 160 musikariez gain, Europatik etorritako beste bost taldeetako 140 kidek zuzeneko saioak eman zituzten. Honako taldeen doinuez gozatzeko aukera izan zuten Mutrikura hurbildu ziren musikazaleek: Banda de L’escola Tarragona (Herrialde Katalanak), Jugendmusik (Altdorf, Suitza), Ensemble saxofones escuela municipal de musica Teruel (Aragoi, Espainia), Big band escuela municipal de musica Teruel (Aragoi, Espainia) eta Musikschulorchester (Bornheim, Alemania).
Mutrikuko ekitaldia Musikatu bizitza Emusik jaildiaren sintonia jotzen amaitu zuten.
Musikariak Ondarroako Itsasaurre plazan
Ondarroan, bestalde, Zaldupetik Itsasaurre plazara arteko kalejira batekin hasi zuten ekitaldia 300 bat musikarik. Kalejira erraldoia amaitu ondoren, eta ekitaldi nagusia hasi aurretik, dantzariek agurra dantzatu zuten, eta ostean, Iker Allur Ondarroako Musika Eskolako zuzendariak aurkezpen txiki bat egin zuen. Jaialdian parte hartu zuten beste taldeetako ordezkarien aurkezpenak eta gero, talde bakoitzak bizpahiru pieza jotzeko aukera izan zuen.
Ondarroaren kasuan honako taldeek eskaini zituzten kontzertuak: Escola Municipal de musica La selva del camp (Tarragona, Herrialde katalanak), Escola municipal de musica de Mataro (Herrialde katalanak), Espai Musical Burriak (Argentona, Herrialde katalanak), Musik und Kuntstsuchule-Region Freudenstadt (Alemania) Banda, Ondarroako Unanue udal musika eskola, Artelan, Kantaize abesbatza, Kresala kultur elkartea, Metal taldea, Herriko txistulariak eta Markina-Xemeingo Emeki korala.
Ekitaldia Europako ereserkia eta Emusik jaialdirako propio sortutako Musikatu bizitza obrekin amaitu zuten.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.