Sarri gustoko dot, nire kafetxue edo txakoliñe eskuetan dodala, tabernatik urten eta kale bazterrien jarri, jendieri begire, euren jarrera eta joerak estudiatzie. Bat pauso azkarrien doanien… «hau berandu doa lanera» bat edo banketxetik urten eta tabernara doazen trajedunek ikustien «honek bai bizi!» bat urtetie ohikotzat joten dodaz ja.
Gizonezkoak gero ta gehixau ikusten dodaz euren seme txikixek zaintzen… Ez dekot gure umezaroko horrelako oroitzarik. Ez bolumen honetan behintzat. Hori bai, aldatu ez dana aitxitxe-amumana da. Horrek hor jarraitzen dabe. Al pie del cañon! Huren bilobakaz adurre darixola!
Eta neurera segiten dot… Begire! Andrazko bat bakarrik dau mahai baten kafe bat hartzen… Pelukerixetik urten barri seguruena, beren orrazkera elegantie luzidu gurien. Bapatien…boltsie hartu eta mobile atara eta bertan zentrau deu bere arreta guztixe…
Ondoko mahaixen be, 25-30 urte bitarteko bikote bat jesarri da… Mutilek freskagarri bat daroa eta neskiek zurito bat. Alkarren hurbilien jesarri dire baña, ño, mutilek bere patrikeratik segapotoa atara eta hor dabil, neskie berbaz jabilkon bitartien eta noz edo noz burue altzau arren neskieri kasu eingo baleutzolez, zeuzer ulertu ez baleu moduen galdez edo erantzun sutil bat bota eta berenera…
Neuk be onartzen dot mugikorrarekiko dugun dependentzia. Baña zelan botaten dodazan faltan nire umezaroko sasoak. Orduan, berandu heltzen bazinen, arratsalde guztixe pasaten zendun lagunen bile, buelta-bueltaka
Terrazako ezkiña baten beste ez horren gazte bi dauz. 35-40 urte bitartien kalkuletan dodaz. 3-4 urteko ume txiki bat dau eurekaz. Beren aita suposatzen dodanak, bere telefonoa atara eta marrazki bizidun edo antzeko zeozer jarrite umiek tabarrarik emon ez dagian, eurek berba lasai eiten daben bitartien…
Nire burue terrazatik aparteu eta neskazko gazte bat ikusi dot nire eurretik pasetan…Honek be telefonoa eskuetan daroa baña ez daroa belarrixen parien eta ez dabil ezer ikusten edo idazten. Grabagailu bat balitz lez berbaz joako… Audiozko mezuren bat edo?
Adiñezko gizon bat apur bat eurrerau mobile ahal danik eta gehien urrunduz eskuegaz, betaurrekoak ahaztu eta ez dabelako pantailan jartzen dabena ikusten…
«Zer dau hau?» galdetu dautzat nire burueri. Burue oinezkoen kaletik urrundu eta errepidien zentrau dot nire begiratue. Baña hor gauzie ez da lar aldatu… Tipo bat, ezelako disimulo eta lotsarik barik… telefonoa belarrixen dekola gidatzen paseu da. Bi kotxe atzeragoko gidarixek, burue errepidera barik kotxe barruen eta beherantz daroa. Ez da gatza mobiletik idazten edo mobilekoa irakurtzen doala antzematen…
Gaixorik gauz jente… Bai! Neuk be onartzen dot dependentzi hori. Baña zelan botaten dodazan faltan nire umezaroko sasoak. Saso harek, zeintzuten berandu heltzen baziñen arratsalde guztixe pasetan zendun lagunen bile buelta-bueltaka. Saso harek, zeintzutan, eztabaidak, eternoak izen ahal ziren eta ez gaur egunekoan moduen, nun zalantzarik txikixenan aurrien Google-n begitu eta eztabaidieri bukaerie jartzen dautzagun.
En fins… Aurrerapenak ei dire… Guretzako erreztasunek… Hobekuntzak… Halan izengo da…