Gaur [maiatzak 14] eguerdian Lekeition egindako mahainguruan Hiesa eta kartzela baterazinak direla nabarmendu dute. Testuinguruaren barruan, besteak beste, espetxeak gaixoengan duen eragina eta Hiesagaz espetxean bizitzeak dakarrena azaldu dituzte.
Kartzela eta Hiesa mahaingurua, Lekeition
Errealitate hori mahairatzeko, hain zuzen ere, Ibon Iparragirre Burgoa larriki gaixorik dagoen preso ondarrutarraren ama egon da, beste gonbidatu batzuekin batera. Angelita Burgoak, besteak beste, presoaren gertukoek eta Iparragirrek berak egoera nola bizi duten azaldu du.