Inoiz plazaratu gabeko zaldien ikuskizuna Ziortza-Bolibarren, zapatuan
19:00etan hasiko da erakustaldia Ziortza-Bolibarko plazan, eta sarrera doakoa da.
Sekula plazaratu gabeko hiru zaldik parte hartuko dute ikuskizunean. Munitibarko Luki (Motrollo Basolanak), Etxebarriko Saleroso (Egurrola anaiak), eta Maumeko (Muxika) Marlei (Barayazarra) zaldiak izango dira lehian. Lukigaz Urko eta Agarre ariko dira, Salerosogaz Adorrixa eta Joselu, eta MarleigazĀ Isusko eta Alegria.
Munitibarko probetan erabiltzen duten harriagaz burutuko dute saioa, eta 100 kiloko gainkarga edukiko dute.
Parte hartzaile denek jasoko dute saria. Irabazlearentzat 550 euroko diru-saria, manta eta ardo kaxa bat egongo dira. Bigarrenak 450 euro irabaziko ditu, eta hirugarrenak, berriz, 350 euro eskuratuko ditu.
Trikitilariek girotuta
Zaldi ikuskizunaren amaieran, Joseba Andoni Urrutia eta Koldo Iturbe trikitilari gernikarrak egongo dira plazan, giroa alaitzen.