Lekeitioko Udalak herriko paisaia plana jarri du martxan
Herriko paisaia babestu eta balioan jartzeko, Lekeitioko Udalak, ezinbestekotzat jotzen du, herrira begirako Paisaiarako Ekintza Plan bat egitea. Planak lau puntu barneratuko ditu: Diagnostikoa, Paisaiaren eta paisaia-dinamiken analisia; Lortu nahi diren paisaia-kalitatearen helburuak zehaztea; Ekintzak definitzea, jarduketa-programa eta partaidetzan oinarritutako prozesua izatea.
Udalak, partaidetza prozesua gauzatzeko, erakusketa bat jarri du martxan Barandiaran Aretoan. Erakusketa gaurtik [maiatzak 26] zapatura [maiatzak 28] eta ekainaren 21etik 28ra egongo da zabalik 10:00tatik- 14:00tara, turismo bulegotik sartuta, eta 18:00tatik 20:00tara.
Erakusketan paisaia zer den aztertuko da bai eta paisaia eta paisaia unitateak babesteko helburuak zeintzuk diren azaldu. “Herritarrek Lekeitioko paisaiaren inguruan badaukatelako zeresana, ekarpenak egin ahalko dituzte, eta planaren lanketa egiterakoan jasotako ekarpenak kontuan hartuko dira”. Hori guztie, gainera, HAPO berria egiterakoan ere, kontuan hartuko dutela azaldu dute. Ekarpenak aretoan eskuragarri egongo diren inkesten bitartez egin ahalko dituzte herritarrek.