Maiatzaren 29an,
ekainaren 25ean eta 26an, eta
irailaren 3an, 24an eta 25ean, Nordic Walking ikastaroak emango dituzte Markina-Xemeinen. Maiatzaren 29ko eta ekainaren 25eko ikastaroak oinarrizkoak izango direla jakitera eman dute antolatzaileek; ostera, ekainaren 26ko ikastaroa aurreratua izango da.
Ikastaroak
09:00etan hasiko dira udaletxe aurrean, Goiko Portala 3.
Jendea ibilbide berdea egiten Markina-Xemeingo Nordic Walking Gunearen inaugurazioan. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala
Ikastaroetan parte hartu nahi dutenak
udaletxeko harreran eman behar dute izena. Taldeak, gutxienez, 10 lagunez osatuta egongo dira, eta, gehienez, 20 lagunez, eta ikastaro hauetan izena ematerako orduan herritarrak lehenetsiko direla zehaztu dute antolatzaileek. “Herritarrak ez direnak itxarote-zerrendan jarriko dira”.
Ikastaroetan izena ematerakoan 5 euro ordaindu beharko dute interesatuek.