Bizkaiko Foru Aldundiak martitzenean [maiatzak 24] aurkeztu zuen Berriatuko Atxurra kobazuloko aurkikuntzen harira berba egiteko batuko dira aldundiko ordezkariak eta Berriatuko Udaleko ordezkariak. “Kobazuloan aurkitutako grabatuen inguruko datu, informazio eta aurkikuntzaren inguruko garrantziaz hitz egingo dugu”, aurreratu du Berriatuko Udalak.
Hasiera baten, eguaztenean, Berriatuko Udalak
albistearen berri prentsa bidez jakin zuela jakitera eman zuen; udal ordezkariak “harrituta” agertu ziren aldundiko ordezkarien oharrik ez zutelako jaso. Horren aurrean, aldundiari udalagaz harremanetan jartzeko eskatu zioten. Halaber, “harridura” agertzeaz batera, Berriatuko Udalak Atxurrako altxorra babesteko erakundeen arteko elkarlanean sinesten duela azaldu zuen.
Orain, aldundiko ordezkariekin lehenengo kontaktua eduki eta gero,
lehentasun batzuk ezarri dituztela jakitera eman dute udal ordezkariek: “lehenik eta behin,
berriatuarrei une oro Atxurrako kobazuloari buruzko
informazio zehatza eta gardena emango diegu, altxor hau denon ondarea delako”. Eta altxorra babestu eta ondare guztia azaleratzeko, erakunde guztien arteko lankidetza bultzatu eta koordinatzeko prestutasun osoa agertu du udalak.
Horrez gain, “etorkizunean sortu ahal diren proiektuak bultzatuz”,
Berriatuaren garapena bultzatzeko ahalegin guztiak egingo dituztela gaineratu dute.
LOTUTAKO INFORMAZIOA: