Beste behin ere, Gure Ametsa dantza taldeak herriko bazter guztiak alaitzea lortu du. 80 dantzari inguruk parte hartu dute egun osoan egin diren dantza ikuskizunetan. Eta bazkaltzen 74 herritar inguru bildu direla jakitera eman dute Gure Ametsako arduradunek. Eguraldia lagun, eguerditik gauera arte luzatu da festa giroa Mutrikun.
Beheko Plazan hasi da txistu hotsa, 12:30ak pasatxo. Eta panderojoleak, txistulariak eta trikitilariak aurrean zituztela, dantzariek Goiko Plazarainoko bidea egin dute. Goiko Plazan dantza saioa eskaini dute, atsedenaldi bat eginez. Eta ostean berriro ere Beheko Plazara jaitsi dira. Han ere beste dantza ikuskizun bat eskaini dute.
Eta oinak deskantsatzeko, frontoira abiatu dira, bazkaltzera.
Bazkalosteak luze jo du, eta nola ez, dantzarako tarterik ere egon da. Dena dela, euria ari bazuen ere, Miruaitzetik irten eta gero ere festak aurrera jarraitu du.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.