Ordiziko taldeagaz parte hartu du 13 urteko ondarrutarrak gaur [maiatzak 28] Bilbon jokatu den Euskadiko gimnastika erritmikoko txapelketan. Lasartek taldeka eta bakarka parte hartu du, eta
bi dominagaz itzuli da etxera: urrea eta zilarra. Taldeka irabazi du urrezko domina. Izan ere, Lasarte eta bere taldekideak Euskadiko txapeldun geratu dira. Bakarka, ostera, pelotagaz bigarren postuan geratu da ondarrutarra.
Bakarkako sailkapen orokorrean, Lasarte laugarren geratu da. Izan ere, pilotagaz bigarren geratu bada ere, uztaiagaz zer edo zer atzerago geratu da; bi modalitateen batazbestekoa eginda geratu da laugarren. “Podiotik hurre geratu da”, diote haren senideek. Lorpenekin “pozik” agertu da ondarrutarra.
Lasarte, taldekideekin batera, erdian.
Dena dela, Lasarterentzat ez da estreinako aldia taldeka Euskadiko txapeldun geratzen dena. Izan ere, iaz, Eibarko Ipurua taldeagaz ere lehen postua lortu zuen.
Gaurko [maiatzak 28] azken lorpen horiekin, aurtengo
denboraldia 9 dominagaz amaitu du Lasartek. “Talde oso ona izan dira”.
Irati Lasarte, bakarkako saria jasotzen, podioan.