Dibertsitate funtzional fisiko eta sentsoriala dutenen errealitatea herritarrei gerturatu eta sentsibilizazioa bultzatze aldera, Ondarroako Karenka elkarteak kirol egokituen ginkana egin du gaur [maiatzak 28], Itsasaurren.
11:00etatik 14:00etara, herritarrek jolasetan parte hartu ahal izan dute. Jolasetan parte hartuz, herriko txikienak dibertsitate funtzional fisiko edo sentsorial ezberdinak dituztenen azalean ipini ahal izan dira.
Sei gune egon dira: itsuen mundua, herri kirolen gunea (botea eta igela), boccia, saskibaloia gurpildun basearen gainean, slalom gurpildun aulkietan eta marrazkiak.
Antolatzaileek umeei fitxa bat eman diete hasieran. Eta gune bakoitzeko ekintzak egiten joan ahala, fitxa betetzen joan dira. Behin fitxa osoa beteta, diploma bat irabazi dute. Diplomak ondokoa zioen: “Diploma hau ematen zaio Ondarroako kirol egokituari buruzko jardunaldian kirolari trebatu maila lortu duela ziurtatzeko”.
Ekintza hau, baina, Karenka elkarteak ekainaren 13ra bitartean antolatu dituen ekintza multzo baten baitan egon da kokatuta. Izan ere, eguenean [maiatzak 27] hitzaldi bat egon zen. Horrez gain, ekainaren 3tik 13ra Gaixotasun arraroetara hurbildu zaitez erakusketa egongo da ikusgai, udal erakusketa aretoan.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.