Lanbide heziketa publikoko erdi eta goi mailako zikloak, egungo beharretara egokituta
Publikoak eta aukera askokoak. Horrelakoxeak dira Mutriku, Ondarroa eta Lekeitioko lanbide heziketako ikastetxeak. Gainera, hiru zentroek lanbide heziketa publikoa bultzatzeko elkarlanean lan egiten dute.Hiruren artean ziklo ezberdinak eskaintzen dituz...
Hiruren artean ziklo ezberdinak eskaintzen dituzte:
– Lekeitio (erdi mailako zikloak): administrazio kudeaketa eta instalazio elektriko eta automatikoak.
– Mutriku (goi mailako zikloak): administrazioa eta finantzak eta sistema elektroteknikoak eta automatizatuak.
– Ondarroa (erdi eta goi mailako zikloak): erizain laguntzailea (erdi maila) eta Haur Hezkuntza (goi maila).
Gainera, lehen ez modura, orain, erdi mailako zikloetatik goi mailakoetara sartzeko sarbide probarik ez dela egin behar diote.
Lanbide heziketak etorkizun handia daukala eta Confebask enpresarien elkarteak ataratako datuek hori islatzen dutela ere gaineratu dute.
Enpresen beharrei hobeto erantzuteko, gainera, formazio dualean (lana eta ikasketak aldi berean uztartzen dituen heziketa) ere sartuta daude.
Horrez gain, ikasleen autonomia eta ekintzailetza bultzatu asmoz, erronken bidez lan egiteko sistema ere ezartzea dute helburu (ETHAZI).
Talde txikiak
Ikasketak adin eta egoera guztietako ikasleei zuzenduta daude. «Gazteak, nagusiak, langabetuak, langileak… ditugu gure ikasleen artean».
Gainera, arreta pertsonalizatua eskaintzen diete. Izan ere, talde txikiak osatzen dituzte. «Ikasleen beharretara egokitzen gara».
Garraioa hobetzeko lanean
Hiru herrien arteko garraio publikoak dituen hutsuneak konpontzeko ere elkarlanean dihardute hiru ikastetxeetako ordezkariek. «Arduradunekin arazoari irtenbidea bilatzen ari gara».