Lea Ibarreko udalekuetan izena emateko epea zabaldu dute
Kubike Aisialdi taldeak prestatutako udalekuetan parte hartu gura dutenek ekainaren 10era arte dute izena emateko aukera. Lea Ibarreko bost udaletan eta Amorotoko, Aulestiko eta Munitibarko eskoletan daude izena emateko orriak.Halaber, barikuan (ekaina...
Halaber, barikuan (ekainak 3) gurasoentzako batzarra egingo dute Aulestiko udal aretoan, 18:00etatik aurrera. Bertan udalekuen inguruko informazio guztia azaldu eta bertaratutakoen zalantzak argituko dituzte Kubike taldeko kideek.
Orain arte legez, eskoletara ere joango dira haien proiektua azaltzeko, eta udalekuetan zer egingo duten kontatzeko, jolas eta kontu zaharren bitartez. Dagoeneko Munitibarko eskolan egon dira, eta ikasturtea amaitu aurretik Amotoroko eta Aulestiko eskoletara ere joango dira.
Uztailaren 5etik 22ra egingo dituzte udalekuak Aulestin, 10:00etan hasi eta 13:00ak arte. 2003-2012 urte bitartean jaiotako umeentzat dira 2 urtetik 12 urtera bitarteko umeentzat.
Izen emateko orria aurkeztean, ordainketa egin dela ziurtatzen duen ordainagiria eta osasun txartelaren kopia ere utzi behar dira.
Hiru astez ondo pasatzeko ekintza ugari eta irteerak egingo dituzte: «Lea Ibarreko herri guztietara egiten ditugu irteerak, eta aurten, Mendexako herrigunera ere joango gara egun batean. Izan ere, orain arte Karraspiora joaten ginen, eta aurten egun batean hondartzara joango gara, eta beste batean herrigunera».
Informazio gehiago nahi dutenek 677 77 14 59 deitu dezakete.